Kaixo Nagore eta Julen!!! Zer moduz gabiltza?
Mila esker nigan konfiatzeagatik zuen egun hain berezi honetarako. Zuek ezagutzea benetako plazer bat izan da, oso gustora sentiarazi zenidaten lehen minututik. Segi beti hain pozik eta irribarretsu.
Biok familia ta lagun ikaragarriak dauzkazue, eskerrik asko denei nirekin hain jatorrak izateagatik 🤗.
Zuen ezkontzaren laburpen bat prestatu dut nire maitasun guztiarekin.
Leku lasai bat bilatu, igo ezazue bolumena topera, eman 4 gezien ikonoari pantaila osoan ikusteko, biratu telefonoa horizontalera eta disfrutatu! Nahi duzuenekin partekatu dezakezue!
Argazki guztien galeria laister edukiko duzue prest.
Oso zoriontsuak izan!!
Besarkada handi bat denondako!!
 
                         
                 
                 
                 
                 
                 
                 
                 
                 
                 
                 
                