IRATI + PAULA

Bi neska gipuzkoar hauek ezagutzeko sortea euki dut oraingoan. Lehenengo aldiz ostiral baten kontaktuan jarri eta hiru egunetan Eskoriatzan zeuden argazki saioa egiteko prest, hauek bai neska ausartak eta trebeak!! Segituan soltatu ziren nahiz eta lehenengo aldia izan kamera baten aurrean. Konfiantza hartu zuten segituan eta nire presentziaz ahaztu ziren nerbixuak alde batera utziz. Ezkontza argazkilaria izatearen onena, eta gehien gustatzen zaidana alegia, Irati eta Paula bezalako bikote maiteminduekin arratsalde bat pasatzea da, plazer bat da holako pasio eta amodioz beteriko momentuak bizitzea. Beti gertatzen zaidan moduan, konturatu orduko saioa bukatuta geneukan eta agur esateko ordua heldu zitzaigun, gaur egungo egoera dela eta besarkadarik gabeko agurra egin behar :(

Mila esker bikote nire kameren aurrean jarri izanagatik!!

 
Anterior
Anterior

FOTOS CON CABALLO EN LA RIOJA ALAVESA

Siguiente
Siguiente

POSTBODA EN LA SALVAJE